Labayru Ikastegiak interneten jarri du Labayru Hiztegia

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 16:51

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Labayru Ikastegiak oso-osorik ipini du sarean Labayru Hiztegia, www.labayru.org webgunean. Euskara-gaztelania zein gaztelania-euskara alderdiak ugaritu egin ditu, lehendik egon diren sarrerei adibideak eta erabilerarako aholkuak gehituta.

Euskarakoak ia 70.000 sarrera eta azpisarrera ditu; gaztelaniakoak, ostera, 60.000 inguru. Adibideak 75.000 dira gutxi gorabehera. Horrez gain, 40.000 lokuzio inguru batzen ditu hizkuntza bietako bakoitzean eta 50.000 sinonimotik gora.

Labayru Ikastegiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, hiztegi honek, hitzen adierak ez ezik, testuinguruaren araberako erabilerak ere ematen ditu, eta ahozkoari aparteko garrantzia ematen dio.