LABek dio "onartezina" dela Gamesako langileek enpresaren etorkizunari buruz "ezer ez jakitea"

Gamesaren etorkizunaz kezkatuta LAB
GAMESA
Actualizado: miércoles, 9 marzo 2016 14:09

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   LAB sindikatuak adierazi du "onartezina" dela Gamesako langileek enpresaren etorkizunari buruz "ezer ez jakitea" eta "komunikabideetatik enpresatik bain gehiago jakitea", hainbat komunikabidetan Siemensek Gamesa erosteko duen asmoari buruz azaltzen ari den informazioaren aurrean.

   Hori dela eta, Gamesako zuzendaritza enpresa batzordeekin "ahal den azkarren biltzea beharrezkotzat" jo du sindikatuak, albiste horren inguruan duen informazio guztia eman eta egoera argitze aldera. LABen iritziz, "edozein erabakik enplegua zein Euskal Herrian Gamesak duen industria jarduera mantentzea lehenetsi behar ditu, bestelako irizpideen gainetik, ekonomikoa izan edota bestelakoa izan".

   Halaber, Gamesak Euskal Herrian dituen lantokiak itxi ez daitezen eta deslokaliza ez daitezen, akordioak Euskal Herrian erabakiak hartzen jarraituko dela bermatu behar duela azpimarratu du. "Egunotan, ACB edota TRWko langileak jasaten ari diren egoera gogoan daukagu", gaineratu du.

   Azkenik, LABek nabarmendu du erakunde publikoek Gamesari eta balizko erosleari exijitu behar dietela industria jarduera, enplegua zein lan baldintzak bermatuko dituztela.