LABek lana eta familia bateragarri egiteko laguntzarik gabe Eusko Jaurlaritzak langileei eraso egiten diola salatu du

Actualizado: lunes, 1 septiembre 2014 18:25

BILBAO, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

LAB sindikatuak lana eta familia bateragarri egiteko laguntzarik gabe Eusko Jaurlaritzak eraso egiten diola langileen bizi kalitateari salatu du komunikatu baten bidez astelehenean.

Sindikatuak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak onartu egin duela lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak agortu egin direla, "noiz eta oraindik lau hilabete falta direnean urtea amaitzeko". Hortaz, azaldu du langileak diru-laguntzarik gabe geratuko direla seme-alabak, mendeko pertsonak edo osasun egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu behar dutenean.

LABen ustez, hori da Eusko Jaurlaritzaren politika sozialaren "beste ondorio kaltegarri bat". "Beste behin ere noiznahi erabiltzen duten konpromezua pertsonekin delako leloa propagandarako amarru hutsa bihurtzen da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estali ahal izateko", dio erakundeak.

Adibide gisa, azken lau urteotan lana eta familia bateragarri egiteko aurrekontua 35etik 17 miloi eurora murriztu egin dela, pertsonek sei hilabete baino gehiago jasan behar izan dutela diru-laguntzak jaso aurretik, diru-laguntzen izoztea azken urteotan eta zaintza behar dutenen pertsonen arreta bermatu beharko luketen errekurtso sozialen garapen eza jarri du sindikatuak.

LABen iritziz, neurri guzti horiek larritu eta zaildu baino ez dituzte egiten langileen aukerak bizitza pertsonala, lana eta familia batera eramateko orduan. Horri gehitu diote lan munduan nagusi diren prekarietatea, ordutegien malgutasunaren inposizioa eta soldaten apaltzea. Sindikatuaren ustez, ondorioen artean estresa, sufrimendua eta gainkarga ekonomikoa langileentzako daude. "Laneko prekarietatea eta murrizketa sozialak, patronala eta Eusko Jaurlaritza, biek eskutik pertsonen ongizatearen aurka", salatu du.

Beraz, LAB sindikatuak eskatu du Eusko Jaurlaritzari "berehala zabaltzea diru-partida hau lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntza hauek eskatzen dituzten langile guztien eskubidea bermatzeko".

Horrekin batera, LABek azaldu nahi izan du "badela garaia politika sozial berri bat martxan jartzeko kontziliazioari begira bestelako oinarrien gainean: diru-laguntzen unibertsaltasuna, pertsonen eskubideen zerbitzuan fiskalitate berri bat, egungo lan baimenak eta programen berrikusi irizpide berdinzaleen arabera, zaintza lanen balorazio soziala eta kontziliazioarako zerbitzu sozial publiko baten garapena".