Laboral Kutxa Baskoniak Scotty Hopson hegalekoa fitxatu du

Actualizado: martes, 21 abril 2015 13:21

GASTEIZ, 21 (EUROPA PRESS)

   Laboral Kutxa Baskoniak astearte honetan jakinarazi du Scotty Hopson hegaleko estatubatuarra fitxatu duela eta Ibon Navarroren taldean jokatuko duela denboraldia bukartu arte. Jokalariak arratsalde honetan egingo du azterketa medikoa.

   Hopsonek 25 urte eta 2,01 metro ditu, eta AEBetako Garapen Ligan jokatzen duen Sioux Falls Skyforce taldetik dator. Denboraldi honetan 43 partida jokatu ditu, 19.2 puntu, 3.7 errebote eta 3.3 asistentziako batez bestekoekin. Hegaleko estatubatuarra Tennesseeko Unibertsitatean hasi zen jokatzen, ondoren Europara joan eta Grezian, Israelen eta Turkian aritzeko.

   Talde gasteiztarrak adierazi duenez, "hegaleko fisiko, indartsua eta saskiratzailea da, eta esperientzia dauka Europako lehiaketa nagusian". Izan ere, joan den denboraldian Euroliga jokatu zuen Anadolu Efes taldearekin, 15.2 puntu eta 4.2 erreboteko batez bestekoekin, partidako 15.7ko baloraziorako.