Lambchop taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du uztailaren 16an

Lambchop taldea
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: martes, 7 julio 2015 12:53

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Lambchop talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian uztailaren 16an, 21:30etik aurrera (ateak 21:00etan irekiko dira). Sarrerak 20 euro balioko du (24 euro txartel lehiatilan), areto bilbotarreko arduradunek iragarri dutenez.

   Kurt Wagner buru duen banda "ezinbesteko erreferentzietako bat" da Ipar Amerikako musikaz aritzen denean. Country alternatibotik gertu baina marka zehatz bat sortzeko besteko pertsonalitatea izanik, taldea Kurt Wagner musikagile nagusiaren inguruan joan da mudatzen beti, eta azken urteotan soul eremuetarantz jo du, "baina bere egin duen irrika dramatikoari eutsiz".

   Taldeak 25 urte betetzen dute orain, eta hasieran publiko txikien aurrean baina denboraren poderioz euren entzuleen kopurua izugarri handitu da. "Nixon" eta "Is a Woman" kantak, besteak beste, oso txalotuak izan dira; abesti horiekin, hain zuzen, konposizio eta interpretazio heldutasuna lortu zuen bandak, eta harrezkero ez du galdu. "Zuzenean Lambchop handiak dira, eta harribitxiz jositako errepertorioa dute. Garai honetako klasikoak", nabarmendu dute.