Lanbidek 60 teknikari orientatzaile hautatzeko prozesua hasi du enplegu bulegoen sarea osatzeko

Actualizado: sábado, 26 marzo 2011 14:37

BILBO, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Lanbidek 60 teknikari orientatzaile inguru kontratatzeko prozesuari ekin dio enplegu bulegoen sarea osatzeko. Aditu horiek arduratuko dira Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabiltzaileei banakako arreta emateaz eta, aldi berean, bulegoko teknikariei lagunduko diete beharrezkoa denean. Lanbideren ordezkaritza-sare osoan banatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak jakinarazi duenez, eskabideak jasotzeko epea apirilaren 6an amaituko da. Hautaketa-prozesua amaituta, teknikari orientatzaileak urteko bigarren hiruhilekoan hasiko dira lanean, aldi baterako kontratuarekin, eta lan-poltsa batean sartuko dira.

Deialdian parte hartu ahal izango dute enplegurako orientazioko teknikari gisa hiru urteko gutxieneko esperientzia egiaztatzen duten goi mailako tituludun elebidunek edo gutxienez lau urtez arlo horretan lan egin duten enplegu-kudeaketako teknikariek (bitartekotza, prospekzioa, langileen hautaketa, autoenplegurako aholkularitza eta abar).