Lanbidek enplegu eskaintzei eta prestakuntzari buruz informazioa eskainiko du Lanbai azokan

Lanbai azokaren aurreko edizio bat
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Actualizado: lunes, 5 junio 2017 11:12

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua eta EURES Europako Enplegu Zerbitzuen Sarea informazio gune batekin izango dira Mondragon Unibertsitateak ekainaren 22an Arrasaten egingo duen Lanbai enplegu eta prestakuntza azokan. Azokak zenbait sektoretako 45 enpresatik gora bilduko ditu, eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagsiak inaugurazio ekitaldian parte hartuko du, euskal enplegu zeritzuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Bosgarren urtez jarraian, Lanbide Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egingo den azokan egongo da, eta aukera emango die enplegu bat aurkitu nahi duten pertsonei lan merkatuaren egoerari eta enplegu eta prestakuntza eskaintzei buruzko informazioa biltzeko. Era berean, EURES sarearen bidez, nazioarteko enplegu eskaintzez gain, herrialde eskaintzaileetan nagusi diren lan baldintzak ere ezagutuko dituzte.

Beste alde batetik, Lanbideren arabera, Lanbai "aukera bikaina" da graduko ikasketak amaitu dituzten gazteentzat euren laneratzea ahalbidetzeko, prestakuntza akademikoari buruzko informazio espezializatua eskaintzen delako eta enpresa eta erakunde enplegatzaileekin zuzeneko harremana errazten delako.