Lanbideko lan baldintzei buruzko akordioa lortu dute Jaurlaritzak eta LAB, CC.OO. eta UGTk

Actualizado: miércoles, 30 septiembre 2015 14:33

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak eta LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuko lanpostuen zerrendaren eta erakundeko langileen lan baldintzen inguruko akordioa lortu dute. Gaur egun, Lanbiden 918 lagunek lan egiten dute.

   Lakuako Gobernuak ziurtatu du sindikatuekin lorturiko akordioari esker Lanbiden lan egiten duten pertsonek "gaur egungo soldata maila mantendu" ahal izango dutela. Gainera, akordioak enplegu publikoak "mantentzeko eta sendotzeko" formulak ere jaso ditu.

   ELA sindikatuak ez du ituna sinatu, azterketa "zehatzagoa" egin nahi duelako, eta beharbada, geroago batu daiteke, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Administrazio Publikoetako sailek eta LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa, eta, zehazki, Lanbideko Lanpostuen Zerrendari eta erakundeko langileen lan baldintzi buruzkoa da. Jaurlaritzak datorren astearteko Gobernu Bileran onartuko du.