Lander Garroren "Gerra txikia" liburuaz arituko dira Bermeoko Irakurleen Txokoan

Actualizado: lunes, 19 enero 2015 18:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Bermeoko (Bizkai) Irakurleen Txokoaren beste saio bat izango da datorren ostegunean, urtarrilaren 22an, eta Lander Garroren "Gerra txikia" liburua izango da hizpide. Saioa arratsaleko 18:30ean hasiko da, Udal Liburutegian.

   Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, dinamazitzailea Isa Castillo izango da, eta parte hartu nahi duenak Udal Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

   "Gerra txikia" liburuaren protagonista Xabi Ugarte da. Aita errefuxiatua denez, 1980ko hamarkadan, GALen garaian, Hendaiara joango da bizitzera familia osoa. Garrok Xabi Ugarte haurraren ikuspegia erabiliz kontatzen du istorioa, eta umea izatearen xalotasunak mundua begiratzeko beste begirada bat eskaintzen dio. Abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute kontakizunean.

   Irakurle Txokoan, hileko hirugarren ostegunean, interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimenarekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.