Laneko istripuen biktimei laguntzeko lehenengo gida argitaratu du Eusko Jaurlaritzak

Lan istripuen biktimei laguntzeko gida atera du Jaurlaritzak
EUSKO JAURLARITZA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 14:18

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak laneko istripuen biktimei laguntzeko lehenengo gida argitaratu du, "laneko ezbehar bat jasaten duten pertsonentzako laguntza" izateko helburuarekin, Sonia Perez Lan sailburuordeak adierazi duenez.

Gida hau Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak prestatu du, eta hainbat gizarte-eragileren eta administrazioaren lankidetzaren emaitza da. Horrelakoetan jarraitu beharreko urratsen katalogo zabala eskaintzen du. "Gida hau laguntza handia bihurtu daiteke laneko istripu baten biktima izan diren pertsona guztientzat eta haien senideentzat. Gida honetan, laneko istripu bat gertatzen denean jarraitu beharreko urratsak zehazten zaizkie", azaldu du.

Euskarri "ulerterraz eta erabilerraza" bilatu dutela adierazi du Perezek, "enpresei eurei ere laguntzen diena, lan arloko istripu-tasa murrizten saiatzeko prebentzio-ildo batzuk ere eransten baititu".

Honelako ezbeharrak izaten direnerako, gida enpresei ere zuzentzen zaie, batik bat enpresa txiki eta ertainei, eta gomendio multzo bat eskaintzen die. Garrantzitsuena, jarduteko protokolo bat prestatzea da, eta horretarako, planifikatu beharreko gomendio multzo bat eskaintzen da.

Beste atal batean, gida (euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da) istripuen biktimei zuzentzen zaie, eta mutualitateek ematen dituzten prestazioei buruzko informazioa eskaintzen du, adibidez, osasun-laguntzako prestazioak, langilearen aldi baterako ezintasunaren ondorio diren prestazio ekonomikoak, ondorioengatiko prestazioak, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupenagatiko prestazio ekonomikoak, eta gizarte-laguntzako prestazioak.

Gida hau Eusko Jaurlaritzaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Osalanen webgune ofizialetan eskuratu ahal izango da, baita Gizarte Elkarrizketarako Mahaia osatzen duten gizarte-eragileenetan ere (Confebask, UGT eta CC.OO.).

Contenido patrocinado