Langabezia %1,07 igo zen abuztuan EAEn, uztailean baino 1.795 langabe gehiagorekin

Fabrica de Opel en Figueruelas (Zaragoza).
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 2 septiembre 2014 11:37

Gizarte Segurantzak 7.534 afiliatu galdu zituen abuztuan Euskadin

BILBAO, 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.795 langabe gehiago izan ziren abuztuan, uztailean baino %1,07 gehiago, eta guztira 169.188 langabe daude. Bestalde, 2013ko abuztutik, 3.919 pertsonatan jaitsi zen langabezia, %2,26 gutxiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak asteartean jakinarazi duenez. Bestalde, Gizarte Segurantzak 7.534 afiliatu galdu zituen Euskadin.

Estatu osoan, lanik gabe 4.427.930 pertsona daude, hileko %0,18ko igoera ondoren (8.070 langabe gehiago). Euskadi langabezia gehiago igo den hirugarren autonomia erkidegoa izan da, Murtzia eta Valentziako Erkidegoaren atzetik. Urtetik urtero, langabezia %5,76 jaitsi zen Espainian (270.853 pertsona gutxiago) eta Euskadin Estatuko jaitsiera txikiena izan zen, Ceuta eta Melilla kontutan hartu gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan igo zen langabezia abuztuan. Gipuzkoan igo zen gehien(880 pertsona gehiago, %1,91) eta 46.978 langabe daude. Araban 464 pertsonek galdu zuten lana, %1,70 gehiago, eta guztira 27.752 langabe daude. Bizkaian 451 pertsona galdu zuten lana (%0,48). Guztira, 94.458 lagun daude lanik gabe.

Lanik gabe Euskadin dauden 169.188 pertsonetatik, 88.331 emakumeak dira eta 80.857, gizonak. Gainera, 11.092 25 urte baino gutxiago dituzte eta 23.657 atzerritarrak dira.

Sektorez, langabezia igo da, batez ere, Zerbitzuetan (1.134 langabe gehigo, 107.676 lagun guztira). Era berean, langabezia igo da Industrian (585 pertsona, guztira 24.432) eta Eraikuntzan (219, guztira 17.803).

KONTRATAZIOA BEHERA

Joan den abuztuan 50.396 kontratu egin dira Euskadin, uztailean baino 22.404 gutziago. Beraz, jaitsiera %30,77koa izan da, Estatukoa baino pixka bat txikiagoa (%31,01 gutxiago). Dena den, kontratazioa igo zen 2013ko abuztutik 1.486 kontratu gehiagorekin.

Hiru lurralde historikoetan jaitsi da kontratazioa abuztuan. Bizkaian 25.923 kontratu egin dira (%32,13 gutxiago); Araban, 8.744 (%30,14 gutxiago) eta 15.729 Gipuzkoan (%28,08 gutxiago).

Egin diren kontratu guztietatik, 47.887 aldi baterakoak izan dira, uztailean baino %30,15 gutxiago, baina 2013ko abuztuan baino %2,91 gehiago. Era berean, 2.509 kontratu mugagabe sinatu dira, uztailean baino %40,85 gutxiago eta 2013ko abuztuan baino %5,55 gehiago.

Gizarte Segurantzari dagokionez, Euskadin 870.290 afiliatu zeuden pasa den abuztuan, uztailean baino 7.534 gutxiago eta pasa den urteko abuztuan baino 4.823 gehiago. Estatu osoan 16.649.521 afiliatu zeuden abuztuan.