Langile bat hil da Erandioko (Bizkaia) enpresa batean bost metroko altueratik erori ondoren

Actualizado: miércoles, 11 enero 2012 19:37
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Langile bat hil zen asteartean Erandioko (Bizkaia) enpresa batean bost metroko altueratik lurrera erori ondoren, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Hildakoa 49 urteko gizonezko bat da eta Cubilsa subkontratarentzat egiten zuen lan.

   Istripua gertatu zenean, behargina Pinturas Juno enpresan ari zen lanean, estalki bat konpontzen. Sindikatuak emandako datuen arabera, plaka zeharrargi bat apurtzean gertatu zen, langilea gainean baitzegoen eta pabiloiko lurrera erori zen bost metroko altueratik.

   Enpresako langileek istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, arratsaldeko 13:00etan, konpainiaren aurrean. ELAk bat egin du elkarretaratzearekin eta elkartasuna adierazi die hildako langilearen senideei eta lankideei.