Langile bat hil da Otxandion mozten ari zen pinua gainera erori ondoren

Actualizado: jueves, 7 enero 2016 14:53

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Langile bat hil da ostegun honetan Otxadio udalerri bizkaitarrean, mozten ari zen pinua gainera erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari baieztatu dionez.

   Laneko istripua eguerdiko 12:45 aldera gertatu da, ostegun honetan, Otxandioko Gomilaz auzoan, behargin bat zuhaitzak mozteko lanak egiten ari zen bitartean.

   Dirudienez, Ertzaintzaren arabera, langileak ez du distantzia ongi kalkulatuta eta mozten ari zen pinuetako bat gainera erori zaio.