Langile bat hil da Zornotzako igerilekuetan

Actualizado: lunes, 24 abril 2017 16:22

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Langile bat hil da astelehen honetan Zornotzako igerilekuetan, Bizkaian. Heriotzaren zergatiak ikertzen ari dira orain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Eguerdiko 12:50 aldera konorterik gabe aurkitu dute langilea Zornotzako Jauregizar igerilekuen aldagelan. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baita suhiltzaileak ere, gas kiratsa sumatu baitute. Hala ere, oraindik ez dute baieztatu isuririk izan den, ezta gertatutakoaren zergatiak ere.

Osasun arloko langileak Zornotzako bizilaguna den 48 urteko langilea suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta azkenean hil egin da.