Langile bat larri zauritu da Urnietako Esnelat enpresan erorketa izan ondoren

Actualizado: jueves, 30 junio 2016 18:41

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

Langile batek zauri larriak izan ditu ostegun honetan, Urnietako (Gipuzkoa) Esnelat enpresan lanean ari zela 6-8 metroko altueratik lurrera erori ondoren, LAB sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Sindikatuak eman duen informazioaren arabera, langileak ostegun honetan izan du erorketa, goizean, eta, une honetan, "hilzorian" dago Donostia Ospitalean.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari baieztatu dionez, lan istripua goizeko 10.40an gertatu da, Erratzuko industrialdean dagoen Esnelat enpresako langilea "6-8 metroko altueratik" erori denean.