Langile bat zauritu da Txurdinagako (Bilbo) kiroldegiko teilatutik lurrera erori ondoren

Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 18:17

BILBO, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Langile bat zauritu da gaur, apirilak 23, Txurdinagako (Bilbo) kiroldegian lanean ari zela, teilatutik lurrera erori ondoren, Ertzaintzaren iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Gaur eguerdiko 12:15ean jakinarazi diote Ertzaintzari lan istripu bat gertatu zela Txurdinagako kiroldegian, ordu horretan jaso baitu gertaeraz ohartarazten zuen deia.

Anbulantzia bat joan da bertara eta osasun langileek zauritua artatu dute. Ondoren, 27 urteko langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, jasandako lesioak artatzeko.