Laster ekingo zaio Done Jakue bidea itsasoz egiteari

Recurso del Camino de Santiago
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 12 julio 2011 20:16

BILBO, 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Laster emango zaio hasiera Done Jakue bidea "Saltillo" itsasontzian ekiteko bidaiari. Ekimen honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak aritu dira lankidetzan, penintsulako iparraldean barrena kostaldetik Done Jakuera joateko bidearen berri emateko.

UPV-EHUren 'Saltillo' eskola-bukeak geldialdi batzuk izango ditu lehorrean, bina portu autonomia-erkidego bakoitzeko, gehiago zehaztuz. Tripulazioa ere apartekoa izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika ikasleak izango dira marinel, eta arlo askotako jendea, berriz, bidaiari; kultura, musika, enpresa eta kirol munduetako lagunak bilduko dira-eta pixkanaka kultura-ibilbide honetara, han eta hemen, itsasbidean barrena, itsasontziak kostaldetik aurrera egin ahala.

Abiapuntua Hondarribia izango da, ekitaldi bat antolatuko delarik, gainera, han bilduko baitira era askotako elkarteak, profesionalak eta jendea oro har.