Lau gizon atxilotu dituzte Arrankudiagan (Bizkaia) enpresa batetik txatarra lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 19 enero 2011 15:26

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek lau gizonezko atxilotu zituzten atzo gauean Arrankudiagan (Bizkaia) indarrez egindako lapurreta bat leporatuta. Atxilotuak enpresa-esparru baten kanpoaldean eta furgoneta baten barruan harrapatu zituzten; furgonetan zeukaten enpresatik ustez ostu zuten txatarra.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gertaerak atzo gaueko 23:30etan izan ziren, Arrankudiagan. Ordu horretan, Ertzaintzak abisu bat jaso zuen Arbide auzora joan zedin, furgoneta bat eta bere barruan zenbait pertsona jarrera susmagarrian zeudelako.

Hara heltzean, patruilek auto bat eta Citroën Jumpi furgoneta bat aurkitu zituzten enpresa-eremuaren kanpoaldean. Ertzainek enpresa bateko segurtasunaren arduraduna den gizon bat identifikatu zuten autoaren barruan. Ondoren, furgonetan zeuden lau gizonak ere identifikatu zituzten, eta atzean txatarra zegoela ikusi zuten; enpresaren segurtasunaren arduradunak aitortu zuen berak lan egiten duen enpresatik atera zutela material hori.

Halaber, ertzainek hainbat erreminta aurkitu zuten furgoneta barruan, hala nola mazo bat, mailuak, kurrikak, aliketak eta zizelak, ustez enpresa barrura erabiliak. Tokiko ikuskapena egin ondoren, agenteek ikusi zuten eremua babesteko alanbre-hesia indarrez hautsita zegoela.

Hori guztia kontuan hartuta, ertzainek 25, 20, 18 eta 13 urteko lau gizonezkoak atxilotu zituzten, indarrez egindako lapureta delitu bat leporatuta.