Lau gizon atxilotu dituzte Irunen, beste bati telefonoa eta furgonetako giltzak lapurtzeagatik

Publicado: lunes, 19 febrero 2018 18:19

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek lau gizonezko atxilotu dituzte Irunen (Gipuzkoa) astelehen honetan, indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat egotzita. Lapurreta Donostiako Intxaurrondo auzoan izan zen, eta lapurrek biktima astindu eta bultzatu zuten, sakelako telefonoa eta furgonetako giltzak lapurtzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak astelehen honetan izan dira, goizaldeko 01.00ak baino minutu batzuk lehenago, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Lau gizonezko beste batengana hurbildu dira eta, itxuraz, besterik gabe, astintzen eta bultzatzen hasi zaizkio. Sakelako telefonoa eta furgonetako giltzak lapurtu dizkiotenean, turismo batean ihes egin dute. SOS Deiak 112 zerbitzuan jasotako dei batek gertatutakoaren berri eman ondoren, Ertzaintzak berehala jarri du abian zaintza eta kontrol dispositiboa, eta Irungo Behobia auzoan aurkitu dituzte susmagarriak.

Lapurtutako objektuak kendu ostean, Ertzaintzak 26 eta 32 urte arteko lau gizonezkoak atxilotu ditu, indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta delitu bat egotzita. Atxilouak polizia dependentzietara eraman dituzte eta epailearen aurrera eraman zain daude.