Lau lagun atxilotu dituzte Basaurin (Bizkaia) zenbait ibilgailuren erregaia lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 18:45

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek lau pertsona atxilotu dituzte Arrigorriagan (Bizkaia), aurretik Basaurin (Bizkaia) aparkaturiko zenbait ibilgailuren tangak indarrez ireki eta erregaia lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Norbanako batek Ertzaintzari deitu dio gaur goizaldean, zenbait pertsona Basauriko San Miguel auzoko aparkaleku batean zeuden ibilgailuen artean era susmagarrian zenbiltzala ohartaraziz.

Agenteak bertarantz zihoazela, abiadura handian zihoan eta susmagarrien autoarekin bat zetorren ibilgailu batekin gurutzatu dira. Ertzainak atzetik joan dira eta Arrigorriagan geldiarazi dute. Autoaren maletategian bidoi bat eta erregaia xurgatzeko mahuka bat aurkitu dituzte; xurgatzeko mahuka hori indarrrez irekitako auto baten ondoan aurkituriko puska baten antzekoa zen.

Hori ikusita, autoan zihoazen lau lagunak atxilotu eta ertzain-etxera eraman dituzte. Ohiko eginbideak burututa, aske utzi dituzte, epailearen deiaren zain.