Lehendakaritzako ministroak hauteskunde orokorrak 2012ko martxoan izango direla baieztatu du

Ramón Jáuregui en el Congreso
EUROPA PRESS
Actualizado: jueves, 23 junio 2011 12:43

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Lehendakaritzako ministroak, Ramón Jáuregi, hurrengo hauteskundeak 2012ko martxoan izango direla argitu du autonomien prebalentzia hitzarmena onartu eta pasa den asteko ostiralean Gorbernuak EAJ eta CIUren laguntzarekin negoziazio kolektiboaren erreforma aurrera eraman ostean.

Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Europa Pressesek bereganatua, Jáuregik gai honen inguruan "azken orduko" negozioazioak egin direla gogorarazi du. Negozioazio horietan "talde nazionalistekin egindako zuzenketen negoziazioan egindako promesak" adostu beharra egon zela argitu du, "normalean Gobernua defendatzen dutenak dira hauek, PPk ez baitu urik ere ematen Espainian beharrezko dituen kontuetan".

Bere ustez, "gertatu zena nahiko naturala izan zen, EAJ eta CIUrekin hizketan, bereziki EAJrekin, Legearen dekretuan sartu beharreko zuzenketek negozioazio kolektiboaren inguruko hausnarketak txertatzea adostu zen".

Gobernuaren ordezkariarentzat, hori "oso arrazoizkoa da, baita ere, komunitate autonomo baten ikuspuntutik, euskal autonomia adibidez, eremu autonomiko eta probintzialetan sindikatuen eta negoziaziozko kulturaren presentzia dagoen horretan".

Euskal Taldeko bozeramaileak kongresuan esandako hitzei dagokionez, Josu Erkoreka, bere bizitzan zehar ez duela horrelako kasurik ezagutu baieztatu zuenak, buruzagi jeltzalea egin zioten galdera erantzutera beharturik ikusi zela uste du, zoritxarreakoa izan zena, erantzuna eman ostean erantzundakoaren inguruan pare bat argipen egin baitzituen.