Lehiakortasunaren arloan EAEn egin diren aurrerabideak aztertuko ditu Harvardeko Unibertsitateak

Actualizado: lunes, 27 febrero 2012 11:38
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Lehiakortasunaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egin diren aurrerapausoekin adi dago Harvardeko Unibertsitatea, eta urteak daramatza 'euskal kasua' aztertzen, "Euskadi: Garapen Ekonomikoko Estrategia bat" izenburuko ikasgaiarekin, Michael E. Porter irakaslearen zuzendaritzapean. Espezialitate horretan mundu osoan dagoen aditurik handiena da Porter, sektorearen ustez klusterren ereduaren sortzailea.

   Bere curriculum zabalari The Competitiveness Institute (TCI) erakundearen presidentzia gehituko dio aurten Porter irakasleak, hau da, klusterren nazioarteko elkartearena, eta bertan daude bilduta munduko eskualde eta herrialde aurreratuenak. Euskadin egingo du aurten bere urteko biltzarra erakunde horrek.

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazi duenez, Porterrek hurbiletik ezagutzen du Euskadi eta bere garapen ekonomikoko eredua. Azken hamarkadetan lehiakortasunarekin lotuta ezarritako politiken jarraipena egin du, eta bere ezagutzak eta 'euskal kasua' ikasten ari diren ikasleenak eguneratu nahi ditu.

   Ikastaroaren ikasleen artean Harvard Business School zentroko ikasleak hautatu dituzte, bai eta Harvard Kennedy School eta Massachussets Institute of Technology (MIT) zentroetako eta Tufts Unibertsitateko ikasleak ere.

   Iazko urrian izan zen Harvardeko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehenengo harremana, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak estatubatuar unibertsitate horretan azaldu baitzituen hitzaldi batean Euskadiri egungo krisialdi honi bere inguruneko eskualde batzuek baino hobeto aurre egitea ahalbidetzen dioten politika ekonomikoetako batzuk.

UNDAREN BISITA

   Ezagutza horiek sakontzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Unda gonbidatu du Michael Porterrek, lehiakortasunarekin loturiko politiketan legegintzaldi honetan izan diren aurrerapausoei buruzko informazioa eman dezan.

   Gauzak horrela, Undak astearte honetan azalduko ditu eskolan etapa berriaren erronkei aurre egiteko azken hiru urteotan harturiko erabakiak. Sailburuak Harvard Business School zentroan azalduko ditu 2009ko erdialdetik harturiko neurri garrantzitsuenetako batzuk. "Eutsi" estrategia nola aplikatu den zehaztuko du, euskal enpresei egungo egoera gaindi dezaten laguntzeko, bai eta Euskadiko enpresa-sarearen finantzaketa errazteko garaturiko erreminta guztiak ere.

   Jaurlaritzak onarturiko 2010-2013 aldiko Enpresa Lehiakortasuneko Planaren ardatz nagusiak ere errepasatuko ditu sailburuak, Euskadiren lehiakortasun-eraldaketarako gida-lanak betetzen dituen planarenak.

   Bostongo Unibertsitatean emango duen hitzaldian, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuorde Juan Goicolea eta Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije izango ditu ondoan Undak. Halaber, han izango da Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren zuzendari Jose Luis Curbelo.

   Guztiek Harvardeko ikasleen eta ikastaroaren zuzendariaren aurrean defendatuko dute azken urteotan izan den garapena, "egungo testuinguru ekonomikoan Euskadiri Espainiako autonomia erkidegoen artean hobekien eusten ari dena izatea ahalbidetu dion garapena, hain zuzen ere".