Lehiakortasunaren euskal eredua irakasgai ofiziala izango da Harvardeko Unibertsitatean

Tapia, Harvardeko Unibertsitatean
Foto: IREKIA
Actualizado: lunes, 9 marzo 2015 17:40

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Lehiakortasunaren euskal eredua Harvardeko Unibertsitatean (Boston, AEB) ofizializatu dute, eta, horrela, iraskagai ofiziala izango da aurrerantzean. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua astearte honetan itzuliko da Amerikako Estatu Batuetatik (AEB), Harvardeko Unibertsitateko Microeconomics of Competitiveness (MOC) ikastaroan "lehiakortasunaren euskal kasua" aurkezten izan ondoren.

   Ikastaroa Orkestra Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera antolatu zuen Jaurlaritzak, eta hainbat herrialdetako 40 ikaslek parte hartu zuten.

   Ikastaroa Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness erakundean ematen dute, Michael Porter irakasleak zuzenduta. Porter irakaslearekin bildu zen Tapia ikastaroaren aurretik, Euskadi lehiakortasunari dagokionez zer puntutan dagoen iritziak trukatzeko.

   Hain zuzen, lehiakortasunaren euskal kasua irakasgai ofizial bezala aitortu dute, eta, horren eraginez, ikasleek orain arte zeukatena baino interes handiagoa agertu dute. Horrela, irakasgai ofizial izanik, Harvardeko Unibertsitateak ikasketa materiala prestatu du, eta, besteak beste, igande goizean bertan Tapia sailburuaren azalpen multimediak ere jasoko dituzte material horretan.

   "Ikastaro honetan euskal ereduari edo kasuari buruz ematen dugun edukia naturala eta arrunta da euskal gizartearentzat, baina ikasleak harrituta geratzen dira gure tankerako herri txiki batek hain urrun joan den sistema ekonomiko finantzarioa eta lehiakortasun eredua lortu baititu", adierazi du Tapiak eskolak amaitzean.

   Ikasleak oso interesaturik agertu ziren Euskadirekin, eta autogobernuaren funtzionamenduaz eta Kontzertu Ekonomikoaz galdetu zuten. Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen edota Euskadiko kluster sistemaren berri ere jakin nahi izan zuten.

   Saioaren buru Christian Ketels irakaslea izan zen; Ketels, gainera, Oskestraren Aholku Batzordeko presidentea da. Mari Jose Aranguren Orkestraren zuzendari nagusia (erakunde horrek ematen du MOC ikastaroa EAEn), Arantxa Tapiarekin batera izan da bidaia honetan. Era berean, beste erakunde eta unibertsitate batzuk bisitatzeko eta haiekin harremana estutzeko ere baliatuko dute.