Leioako bederatzi solairuko eraikin bat hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Actualizado: martes, 14 enero 2014 13:26
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Sute bat sortu da gaur goizean Leioako (Bizkaia) bederatzi solairuko eraikin batean eta bizilagun guztiak etxebizitzetatik atera behar izan dituzte. Suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzeko eta larrialdietako taldeak zenbait bizilagun artatzen ari dira, kea arnastu dutelako.

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, sutea goizeko 9:30 aldera hasi da, astearte honetan, Leioako Nafarroa kalean dagoen bederatzi solairuko eraikin bateko zazpigarren pisuan.