MAIATZAREN 17TIK 20RA

Leioako Umore eta Kale Artisten Azokak 400dik gora proposamen artistiko jaso ditu 13. ediziorako

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Leioako (Bizkaia) Umore eta Kaleko Artisten Azokak maiatzaren 17tik 20ra bitartean ospatuko den 13. edizioan parte hartzeko 400dik gora proposamen artistiko jaso ditu sektoreko profesionalen aldetik. Konpainia, elkarte edota banatzaileak kontuan izanda, 358 erakundek euren prestutasuna agertu dute Umore Azokako antolatzaileek luzatu eta joan den urtarrilaren 30era arte epea zabalik izan duen deialdiari erantzunez.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, guztira, 420 ikuskizun edo proiektu aztertu beharko ditu Umore Azokaren batzorde artistikoak, "ikuslego eta profesionalei ikuskizunak aurkezterako orduan azokak pizten duen interes altuaren islada".

   Jatorriari erreparatuz, jaso diren proposamenetaik %10,61 Euskaditik heldu da, %55,58 Espainiako leku desberdinetatik eta gainontzeko %33,7 nazioarteko esparrutik. Azken honetan eman den hazkundea nabarmendu du antolakuntzak.

   "Horrela, Umore Azokaren berezko ezaugarri diren ilusio eta pasioz gainezka hurbiltzen ari gara hamairugarren edizio honetara, bere kartelan agertzen den begirada xalo, adi eta harridurez gosetia bezalakoa", adierazi du.

   Leioan, lau egunez, maiatzaren 17tik 20ra bitartean, aisia eta kultura guztien onurarako zerbitzu bilakatzen dira, Umore Azokak sorkuntza eszenikoak aurkezteko kaleko espazioa erabiltzen duten konpainien aldeko apustua egiten baitu.

   Hartara, kalea da Leioako azoka bereizten duena. Bereizkotasun honek, kalitate irizpidetik banaezina dena, ikuskizun bila datozen profesionalentzako deiadar bezala jokatzen du, "kalearekin esperimentazioaren alde egiten baitu Umore Azokak, espazio publikoan aurkezteko bereziki asmatutako adierazpen artistikoen alde, kale eta leku zabalen ezohizko erabilera proposatzen dutenen alde".

   Ikusleak gozarazi eta dibertitzeaz gain, kaleko artistek arte eszenikoentzako eta gizarte dinamizazioarentzako ekarpena azpimarratzea du helburu Leioako Azokak. Kaleko artista eta programatzaile guztien elkargune bilakatu nahi du, eskaintzari buruzko informazio bideak sorraraziz eta ikuskizun berri, konprometitu eta lehiakorren eskaria areagotuz.

   Leioako Umore eta Kaleko Artisten Azoka Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.