Leioako XVI. Umore Azokan proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik

Actualizado: viernes, 9 octubre 2015 14:03

   BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Umore Azoka - Leioako Kale Artisten XVII. Azoka datorren urteko maiatzaren 19tik 22ra bitartean egingo da, eta antolakuntzak parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki du ostiral honetan. Epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Funtsean, Leioako Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

   Lanek batez ere Espainiako Estatuan estreinatutakoak edo 2015 eta 2016an zehar aurkeztutakoak izan behar dute, eta "oso modu positiboan" baloratuko da azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere azokaren zuzendaritza artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

   Azokak atal berezia mantentzem du edizio honetan, 2016ko maiatzetik 2017ko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen eta ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikaren barruan. Proposamenak azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcase, work in progress, komunikazioa).

   Interesatuta dauden konpainiek azaroaren 15era bitartean eman behar dute izena www.umoreazoka.org webgunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.