Lepatutako zuhaitzen inguruko ikastaro bat hasiko da ostiralean Arantzazuko Parketxean (Gipuzkoa)

Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 14:48

DONOSTIA, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia den Asier Arrese Zabalak hitzaldia eskainiko du ostiralean Arantzazuko Parketxean, eta horrela hasiko da foru erakundeak eta Gipuzkoako Parketxeen Sareak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren laguntzarekin lepatutako zuhaitzen inguruan antolatu duten ikastaroa.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Arantzazuko Parketxeko Gandiaga I eraikineko Oteiza auditoriumean, eta bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lepatutako zuhaitzak zaindu eta sustatzeko abiatutako ekimenen berri emango du Arrese Zabalak.

Aipatu bezala, hitzaldiaren bidez hasiko da ofizialki Gipuzkoako Parketxeen Sarea Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumen Garapenerako Sailak Asmoz Fundazioaren laguntzarekin antolatutako "Lepatutako Zuhaitzak: Tradizioa, Kudeaketa eta Zainketa".

Hitzaldia irekia izango da, eta gaztelaniaz. Toki mugatua dagoenez, bertaratuko direnek aurrez posta elektroniko bidez (trasmochos@asmoz.org) edo telefonoz (943 21 23 69) esatea eskatu dute antolatzaileek.