liburu digitalak doako maileguan hartzeko aukera eskainiko du Bermeoko Udal Liburutegiak

Bermeoko Udal Liburutegia
BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 14:04

BILBO, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bermeoko (Bizkai) Udal Liburutegiak liburu digitalak doako maileguan eskainiko ditu, on line. Maileguan egongo diren liburuak www.liburuklik.euskadi.net webgunetik jaitsi ahalko ditu erabiltzaileak bere telefono mugikor, liburu elektroniko, tableta edo ordenagailuaren bitartez. Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitzarekin hartu ahal izango ditu liburuak.

Bermeoko Udal Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, zerbitzu hau jaso ahal izateko baldintza batzuk daude: internet konexioa, internetarako sarrera duen gailu bateragarria eta liburutegiko bazkide izatea. Bazkide txartela ez dutenek, liburutegian bertan eska dezakete.

Ondoren, erabiltzailea e-liburutegia plataformara sartu behar da eta katalogoan dauden liburuetatik gogokoena aukeratu bere gailura jaisteko. Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean, eta mailegatutako liburua 21 egunez izango du; ondoren, ezabatu eta ezin izango da irakurri. Mailegua iraungi baino bost egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.

Bermeoko Udalak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin batera eskaintzen du mailegu zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuaren ekimenari esker.