'Lip dub' delako musikazko ikus-entzunezko bat grabatuko da igandean Bilborock aretoan, "Harrapazank" programan

Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 12:49

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

'Lip dub' delako bat grabatuko da igandean Bilborock aretoan, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren "Harrapazank" izeneko programaren barruan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 'Lip dub' (ingelesez "ezpain itzulia") musikazko ikus-entzunezko bat da, ezpainak, keinuak eta mugimenduak sinkronizatzen dituzten pertsonen talde batek egina, abesti bat hartuta audio moduan. 'Lip dub'-ak toma bakar batean hartzen dira eta parte-hartzaileek playback egiten dute musikak jotzen duen bitartean.

"Harrapazank" 12-18 urteko neska-mutilei zuzendutako programa da, gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta eskaintza kulturala areagotzeko. Programaren ekintzak laster aurkeztuko dira prentsaurrekoan, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Oraingoan, parte-hartzaileek (nahi dutenek grabazioaren egun berean joan daitezke, aurretiaz izena eman barik), Enkore talde bilbotar gaztearen eta Zea Mays taldeko Aiora Renteria kantariaren "Harrapazank Kanta! Zer Garen" abestia "kantatu" beharko dute. Abesti hori beren-beregi eginikoa da programa horretarako.