Literaturaren Historiografia I. Jardunaldietako txosten guztiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak

Hondarribin 2010eko abenduan egin ziren jardunaldiak
Maixa Goikoetxea/Euskaltzaindia
Actualizado: jueves, 5 enero 2012 13:30

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldietako txosten guztiak argitara eman ditu. 2010eko abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean (Gipuzkoa), Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldiak antolatu zituen.

Jardunaldi horien helburua Euskal Literaturaren Historia egiteko erabili diren moldeez gogoeta egitea izan zen, eta halaber, Euskal Literaturaren Historia egiteko erabil litezkeen molde berriak proposatzea.

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, jardunaldi horietako txosten guztiak "Euskera 2010, 55, 2" liburukian argitaratu dira, eta interneten ere kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak.

Jesus Maria Lasagabasterrek "Euskal literaturaren historia eta historiografia" txoistena aurkeztu zuen; Ana Toledok, "Euskal literaturaren sistema: historia baterako aukera-irizpideak"; Jon Casenavek, "Euskal literaturaren historia. Eredu berrituaren aurkezpen historiografikoa"; Xabier Etxanizek, "Euskal literaturaren historia; begirada berriaz"; Manu Lopez Gasenik, "Genero periferikoen agerpena euskal literaturaren historietan"; Asier Barandiaranek, "Istorioen gizatasuna euskal literaturan: adibide bat".

Halaber, Josu Bijuescak "Praktika literarioaren esparru sozialak eta XVIII. mendeko euskal literatura penintsularra: Naissance de l'écrivain?" izenburuko txostena aurkeztu zuen; Patri Urkizuk, "Bertso-paperen eta baladen sailkapenez gogoetak & oharrak edizio baterako"; Iratxe Retolazak, "Literatura herrikoia, herri-literatura, herri-idazleak: herrikoitasun kontzeptuez zenbait gogoeta". Jardunaldietan eztabaidarako tarte luzea zabaldu zen, eta horren laburpena ere argitara eman da, baita Iratxe Retolazak egin duen sarrera ere.