"Loreak" Guadalajarako (Mexiko) Zinemaldian lehiatuko da

Foto: ZINEMALDIA
Actualizado: lunes, 2 febrero 2015 11:51
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" filma Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian lehiatuko da, fikziozko film luzeen sailean, beste 14 pelikularekin batera. Martxoaren 6tik 15era bitartean izango da jaialdia, Guadalajaran (Mexiko), Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Arrakasta handia eskuratzen ari da Garañoren eta Goenagaren lanak. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen -euskara hutsean filmaturiko lehen filma izan da bertan lehiatzen-, eta Goya sarietako Pelikula Onenerako sailkatu den lehen euskarazko filma da.

   Pascal Gaigne musikagilearen soinu banda ere hautatu dute Goyetan, jatorrizko musika onenaren sarirako, eta BFI London Film Festival, Zurich Film Festival edo Tokyo International Film Festival jaialdietan ere izan da.

   Guadalajarako Zinemaldiak euskal zinea hartzen duen lehen aldia ez da, Etxepare Euskal Institutuak urteak eman baititu jaialdiarekin lanean euskal sorkuntza bertan egon dadin. Iazko edizioan, "Una esvástica sobre el Bidasoa" -Alfonso Andrés eta Javier Barajas- egon zen ikusgai, esaterako.