"Loreak" filma hautatu dute Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko

Actualizado: martes, 29 septiembre 2015 12:25

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" filma aukeratu dute Oscar sarien 88. edizioan ingelesez besteko hizkuntza batean egindako film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko, Zinemaren Akademiak astearte honetan jakinarazi duenez.

   Orain, AEBetako Zinema Akademiak erabaki beharko du film euskalduna azken hautagaien artean sartzen den ala ez, kategoria horretan lehiatuko diren filmak erabakitzeko. Oscar sariak 2016ko otsailaren 28an banatuko dituzte.

   Azken asteetan, Zinemaren Akademiako kideek hiru filmeren artean bat aukeratu behar izan dute hautagaia: Gracia Querejetaren "Felices 140", Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" eta Carlos Vermuten "Magical Girl".

   Irene Escolar eta Alvaro Cervantes aktoreek jakinartazio dute zein izan den pelilula aukeratuta, Madrilen, Antonio Resines Espainiako Zinemaren Akademiako presidentea eta Eva Sanz del Real notarioa bertan zirela.

   Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko "Loreak" 2014ko irailean estreinatu zen, eta Film Onenaren Goya sarirako hautagaia izan zen euskarazko lehen pelikula izan da. Aktoreen artean, Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Ane Gabarain, Egoitz Lasa, Jox Berasategi, Gotzon Sanchez eta Jose Ramon Soroiz daude.

   Filmak Aneren istorioa kontatzen du. Bere bizitza aldatu egingo da, egunero, ordu berean eta modu anonimoan, bere etxean egunero lore sorta bat jasotzen hasten denetik. Lourdesen eta Tereren bizitzek ere lore misteriotsuen eragina jasango dute: ezezagun batek lore sorta bat jartzen du astero euren bizitzetan garrantzitsua izan zen norbaiteko oroimenez.