"Loreak" Oscarretan Espainia ordezkatzeko hautagai

Actualizado: martes, 8 septiembre 2015 11:30

   BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" filma 88. Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratu dute, ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian, "Felices 140" eta "Magical Girl" pelikulekin batera. Azken erabakia irailaren 29an jakinaraziko da.

   Adriana Ugarte eta Jesús Castro aktoreek ezagutarazi dituzte hiru film hautatuak, Madrilen egindako ekitaldi batean. Haiekin batera Eva Sanz del Real notarioa eta Antonio Resines Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea egon dira.

   "Loreak" 2014ko irailean estreinatu zen. Zuzendaria Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira, eta aktoreen artean Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Ane Gabarain, Egoitz Lasa, Jox Berasategi, Gotzon Sanchez eta Jose Ramon Soroiz daude.