Lortek zentro teknologikoa web-orri berri batekin sartu da IK4 Aliantzan

Actualizado: viernes, 4 marzo 2011 16:42

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Lotura teknologietan espezialista den Lortek-IK4 ikerketa zentroak web-orri berri eta modernoa jarri berri du martxan bere irudia hedatu eta kanpo-komunikazioa sustatzeko asmoz. Webgunea, 2010eko abenduan IK4 Aliantzan sartuz zentro teknologikoak lortu zuen nazioarteko ikuspuntuari zor zaio, zentroko arduradunek adierazi dutenez.

Hala, Lortek-IK4k nazioarteko merkatuan bere ekintza-esparrua zabaltzeko egin duen apustuan sakondu du, gaur egun, nazioarteko lehen mailako erakunde eta enpresekin batera ari baita elkarlanean hainbat proiektutan.

Web-orria, duela urtebete hasitako komunikazio-plan estrategikoaren bilakaera naturala da. Hala, hasierako orrian nabarmendutako atalen bidez, Lortek-IK4ren nortasuna modu erakargarrian islatuta ikus daiteke.

Gainera, webgune berriak zentroaren zortzi ezagutza-arloak sakontasunez aurkezten ditu, zenbait teknologiari buruzko informazioa bilatzen duen orori zehaztasun osoz eskainiz. Horri guztiari esker, Lortek-IK4ren eskaintza teknologikoa ezagutzeko aukerak areagotu egiten dira.

Bestalde, eta web-orri berria abiaraztearen ondorioz, Lortek-IK4k "prestakuntzaren aldeko apustu garbia" egin du, zentro teknologikoak eskaintzen dituen ikastaroetan interesa duen pertsona orok behar duen informazioa modu praktikoan eskura izango baitu.

Azkenik, hasierako orriak nabigatzeko erosotasuna areagotu nahi duen formatu erakargarria duela nabarmendu dute zentroko arduradunek. Bertan, Lortek-IK4k lehentasunezkotzat dituen gaiak landuko dira, hala nola zerbitzu teknologikoak, berrikuntzaren aldeko ekimenak, ezagutza-arloak eta, bereziki, bere filosofia guztia biltzen duen gaia, hau da, elkar lotzen duten ideiak.