Lucrecia abeslariak Kubako soinuak eramango ditu bihar Leioara (Bizkaia)

Lucreciak Leioan abestuko du
LEIOAKO UDALA
Actualizado: jueves, 7 abril 2011 15:18

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Lucrecia kantariak Kubako soinu goxo eta erritmoz beteak interpretatuko ditu bihar Leioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoko auditoriumean iluntzeko 21:00etan hasita. Sarrerak 15 euro balio du, eta agertoki gainean, Lucreciarekin batera, Felix Ramos (pianoa), Guelmi (baxua) eta Yonder (perkusioa) izango dira, Leioako Udaletik jakinarazi dutenez.

XIX. mendearen amaieran Kubako Santiagon hazi zen familia baten oinordeko zuzena da Lucrecia. Kuban jaio zen klabezinaren magiarekin, eta hori bildu eta abesten du.

"Zurrunbiloa da bera, zentzugabekeria eta etengabeko alaitasuna, eta ahots miragarria du gainera; ez du inoren antzik, baina mundu guztiak daki erregina duela gidari, bere tronua har dezan", adierazi dute antolatzaileek.