Ludovico Einaudik Bilboko Arriaga Antzokian asteazkenean emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Ludovico Einaudi
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: martes, 19 marzo 2013 13:17

BILBO, 19 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ludovico Einaudi konpositore eta musikari italiarrak Bilboko Arriaga Antzokian asteazken honetan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira. Einaudik "In a Time Lapse" bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu antzoki bilbotarrean 20:00etatik aurrera.

Gaur egungo konpositore eta musikari nabarmenenetakoa da Ludovico Einaudi, besteak beste, "Intouchable" eta "This is England" filmen soinu-banden egilea. Eunadi ez da konpositore klasikoa, ezta konbentzionala ere, eta hori dela eta, zaila da estilo zehatz batean kokatzea, Arriagako arduradunek azaldu dutenez.

Bere konposizioak "musika klasiko eta herrikoiaren nahasketa liluragarriak dira, piano akustikoz eta elektronika sotilez, emozio-zintzotasunez eta orkestrazio samurrez eginak".

"In a Time Lapse" disko berria bi urtean konposatu zuen eta 2012ko urrian grabatu Verona (Italia) ondoko monasterio batean. Diskoa osatzen duten 14 piezetan entzungai dira pia*noak, sokak, perkusioak eta elektronika. Diskoaren grabazioan Ludovico Einaudiren taldea, I Virtuosi Italiani soka-orkestra eta Daniel Hope biolinista aritu dira.

Aurreko lanak bezala, "In a Time Lapse" ere suite tankeran moldatuta dago, kapitulutan banatutako eleberri baten antzera. "Epikoa eta emozionala 'Divenire' bezala, esperimentala eta abenturaza*lea 'Nightbook' bezala, 'In a Time Lapse' urrunago doa musika-mundu ezberdinak bakar batean uztartzen dituzten tes*tura eta moldaketa berrien esplorazioan", azaldu dute.

Ludovico Einaudiren estilo klasikoaren barruan, lan berrian ezagun dira Italiako musika folklorikoaren oihartzunak, Erromantizismoaren bukaerako soka-tresnentzako testurak eta perkusio eta musika elektronikoaren arteko kolore barietate handi bat. Horiekin guztiekin entzulea bidaian abiatzen da, denbora kontzeptuari buruzko gogoeta sakon batean murgilduz.

Bere hitzetan, "ohartzen zarenean zure denbora mu*gatua dela, orduantxe saiatzen zara espazio hori zure ener*gia eta emozio guztiekin betetzen eta orduantxe hasten zara mugez haratago imajinatzen eta zure bizitzako istant guztiak haurra zinenean bezalako intentsitatez bizitzen".