Luis Gordillo artista espainiarraren erakusketa zabaldu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Luis Gordilloren erakusketa aurkeztu dute
ORAIN GIPUZKOA
Actualizado: jueves, 23 marzo 2017 17:08

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak "Aitortza orokorra" erakusketa ireki du ostegun honetan, Luis Gordillo artista espainiarri buruzko "erakusketa garrantzitsuena". Bartzelonako MACBA museoan (1999) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museoan (2007) egindako erakusketa antologikoen ondoren, orain 200 pieza inguru bildu dira, sei hamarkada eta artistaren sorkuntza etapa guztiak jasotzen dituen ibilbidea eginez.

Ekainaren 10era arte zabalik egongo den erakusketan garapen kronologiko bat jarraitzen da eta lanak areto espezifikoetan antolatuta daude, ondorengo geldialdiak kontuan hartuta: informalismoarekin lotutako marrazki automatikoak; pop britainiarrarekin ahaidetutako buruak eta hirulauhankakoak, oinezkoak eta auto gidariak; 1970eko hamarkadako ekoizpena egituratzen duen marrazkia eta hamarkada horretako zatirik handienean irudi fotografikoarekin eta serialitatearekin izandako esperientziak; 1980ko hamarkada, bereziki Los Meandros seriea.

Erakusketaren hurrengo geldialdia 1990eko hamarkada da, bere margolan garrantzitsuenetako baten inguruan: "Blancanieves y el Pollock feroz"; ondoren datoz XXI. mendeko lehen hamarkadan euskarriei eta teknikei dagokionez egindako esperimentazio berriak, arte digitalari sarrera emanez, eta, ibilbidea amaitzeko, 2015ean egindako buruen sail berria.

Erakusketaren ekoizpenean erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zento Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa. Juan Antonio Álvarez Reyes eta Santiago B. Olmo izan dira komisarioak.

Luis Gordillok madrildar figurazio berriaren aitatzat eta azken hamarkadetako Espainiako margolari garrantzitsuenetakotzat jo dute. Espainako eta nazioarteko museo nagusietan ikus daitezke bere lanak. Veneziako eta Sâo Pauloko bienaletan parte hartu du, besteak beste, baita Espainiako eta atzerriko erakusketa nabarmenetan ere. Arte Plastikoetako Espainiako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eta Velázquez Saria moduko sariak ditu.