"Lurralde eta Hizkuntza" jardunaldiak ia 200 lagun bilduko ditu Donostian

Actualizado: miércoles, 15 enero 2014 12:40
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolaturiko "Lurralde eta Hizkuntza" jardunaldiak egingo dira Donostian, EHUko Carlos Santamaria zentroan, ostegunean eta ostiralean, urtarrilaren 16an eta 17an, eta ia 200 lagun bilduko ditu euskara, hirigintza, arnasguneak, azpiegitura handiak edo hiztunen inguruan hausnarketa egiteko.

   UEUko iturriek jakinarazi dutenez, sarrera ekitaldia 9:00etan izango da, eta han egongo dira Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Unai Fernandez de Betoño UEUko Zuzendaritzako kidea.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldian lurralde antolakuntzak eta hirigintzak euskal hiztunen komunitatearengan duten eraginaz arituko dira parte hartzaileak, hau da, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da.

   Horrela, Euskal Herriko hainbat kasu praktiko ezagutzeaz gain (Zuberoa, Busturia, Zerain, Zubieta), nazioarteko beste arnasguse batzuren berri ere izango da, hain zuzen, Aland Uharte, Gales eta Flandriakoak.