"Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak" II. Jardunaldiak otsailaren 5ean eta 6an egingo dira, Donostian

Actualizado: martes, 13 enero 2015 13:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk "Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak" II. Jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 5erako eta 6rako Donostian, Carlos Santamaria zentroan.

   Jardunaldiak iaz egindako topaketa arrakastatsuen jarraipena dira, eta bertan hirigintza eta euskararen arteko harremanean gehiago sakondu nahi da. Pauso bat aurrera eginda, euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotzgune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dira bertan.

   UEUk jakinarazi duenez, topaketak aurkezteko prentsaurrekoa izango da datorren ostegunean, urtarrilaren 15ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 11:00etan. Iñaki Alegria UEUko zuzendaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria bertan izango dira.