Lurraldea eta Hizkuntza II. Jardunaldiak egingo dira ostegunean eta ostiralean Donostian

Actualizado: martes, 3 febrero 2015 12:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute ostegunean eta ostiralean, otsailaren 5ean eta 6an, Lurraldea eta Hizkuntza II. Jardunaldietan. Topaketa Donostian izango da, Carlos Santamaria zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatuta.

   Antolatzaileek gogorarazi dutenez, jardunaldi hauek iaz egindako "topaketa arrakastatsuen jarraipena" dira, eta bertan hirigintza eta euskararen arteko harremanean gehiago sakondu nahi da. "Pauso bat aurrera eginda, euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dira bertan", adierazi dute.

   Jardunaldien sarrera ekitaldia goizeko 09:00etan izango da, eta han egongo dira Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Iñaki Alegria UEUko Zuzendaritzako kidea.