Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan Getxoko 39. Jazzaldian izango dira

Madelein Peyroux
Foto: RAY FRANTZ
Actualizado: jueves, 26 marzo 2015 17:49

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Getxoko 39. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintza dagoeneko osatuta dago, Madeleine Peyroux abeslariarekin eta Stanley Jordan gitarristarekin. Bi izen handi horiek, iragarrita zeuden Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Coheni gehitu zaizkie. Guztira, 18 saio izango dira uztailaren 1etik 5era Getxon (Bizkai), eta sarrerak eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.

   Madeleine Peyroux (1974, Athens, Georgia, AEB) XX. mendeko jazz eszenan sortutako abeslari arrakastatsuenetarikoa da, eta bere ahotsa Billie Holidayarenarekin alderatu dute. Intelektualen familia baten baitan jaio zen eta Brooklyn, Kalifornia eta Parisen hazi zen. Frantziako hiriburuan hasi zen kantatzen 15 urte zituela, auzo latinoko kale musikariekin.

   Handik urte batzuetara Lost Wandering Blues & Jazz Band taldearekin aritu zen biran Europa osoan. 1990eko hamarkadan AEBetara itzuli zen eta 1996an "Dreamland" bere lehen diskoa kaleratu zuen. 200.000 kopia saldu eta arrakasta lortu zuen, eta jarraian zortzi urte eman zituen agertokietatik kanpo. 2004an itzuli zen eta "Careless Love" bigarren lana grabatu zuen, Larry Kleinek ekoiztuta. Disko horrekin are eta arrakasta handiagoa lortu zuen eta kritikariek bere ahotsa goraipatu zuten.

   Urte horretan bertan "Got You On My Mind" kaleratu zen, William Galisonekin bikotea eratuz, eta 2006an "Half de Perfect World" egin zuen berriro Larry Kleinekin. 2009an "Bare Bones" aurkeztu zuen eta handik bi urtera Decca Records etxearekin "Standingo On The Rooftop" grabatu zuen, Craig Street ekoizlearekin eta musikari ezagunekin elkarlanean, esaterako, Me'Shell Ndegéocello, Marc Ribot, Jenny Scheinman eta Allen Toussaintekin. "The Blue Room" (2013) eta "Keep Me in Your Heart for a While" (2014) bilduma ditu azken lanak. Getxon, uztailaren 5an ariko da Peyroux.

STANLEU JORDAN

   Bestakdem Stanley Jordanek (1959, Chicago, AEB) ospe handia lortu du jazzaren eta jazz-fusion estiloaren esparruetan tapping teknika garatzeagatik. Teknika hori gitarraren hariak bi eskuz sakatzean datza.

   Bere musika jarduera 1980eko hamarkadan hasi zen. Princetoneko Unibertsitatean Musika eta Armonia graduatu titulua eskuratu bezain laster hasi zen jotzen New Yorkeko eta Philadelphiako kaleetan dolar batzuk irabazteko asmoz.

   1970eko hamarkadaren amaieran bere gaitasun guztiak garatu zituen eta gitarraren birtuoso bilakatu zen, orkestraren pareko doinu zailak sortzeko trebezia lortuz. 1982an lehenengo diskoa grabatu zuen, "Touch Sensitive" eta 1985ean, "Magic Touch". Azken horrekin arrakasta handia lortu zuen eta Grammy sarietarako bitan izendatu zituzten. Halaber, Billboard musika zerrenda ospetsuan 51 astez jarraian egon zen eta AEBetan eta Japonian urrezko diskoa izan zen.

   Horien ondoren, "Flying Home" (1988), "Cornucopia" (1990), "Stolen Moments" (1991), "Bolero" (1994), "The Best of Stanley Jordan" (1995), "Stanley Jordan Live in New York" (1998), "Dreams of Peace" (2004) eta "State of Nature" (2008) grabatu zituen, Grammyetarako beste bi izendapen lortuz. "Friends" (2011) da orain arteko bere azken lana. Getxon uztailaren 2an joko du.

   Azkenik, Getxoko Jazzaldirako sarreren salmenta maiatzaren 4an hasiko dela jakinarazi du antolakuntzak, ohiko salmenta guneetan: Kutxabankeko orotariko kutxazainetan, www.kutxabank.es webgunean, Algortako Kultur Etxean eta 94 491 40 80 telefonoaren bidez (Kultur Etxea).