Madril eta Bartzelonatik Bilbora zetozen hiru hegaldi Santanderrera desbideratu dituzte behe lainoaren ondorioz

Actualizado: jueves, 4 febrero 2016 11:41

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Madrildik Bilbora zetozen bi hegaldi eta Bartzelonatik zetorren beste bat Santanderrera desbideratu behar izan dituzte ostegun honetan, goizean goizetik Bilboko aireportuan zegoen behe lainoaren ondorioz.

   Aena erakundeko iturriek Europa Press berri agentziari adierazi diotenez, 08:10 eta 08:45 artean izan dira desbideratu diren hiru hegaldiak, eta 10:00etarako jada Bilboko aireportuko jarduera normala zen.

   Zehazkiago, Madrildik Bilbora zihoazen Iberiako eta Air Europako hegaldi bana eta Bartzelonatik Bizkaiko hiriburura zihoan Vueling konpainiako hegaldi bat izan dira desbideratu behar izan dituztenak.