Maiatzaren 5era arte dago irekita Bilbon euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea

Bilboko udaletxea
BILBOKO UDALA
Actualizado: jueves, 20 abril 2017 13:34

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzak euskara ikasteko diru laguntzen deialdia egin du, eta horrela, interesdunek maiatzaren 5era arteko epea izango dute eskaera egiteko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Diru laguntzen onuradunak hiru motakoak izan daitezke: 2003an edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak; haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta kiroleko begirale eta entrenatzaileak edo titulazioa eskuratzeko ikasketak egiten ari direnak; Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenak, hau da, DSBEren titularra eta bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona onuradunak.

Esan bezala, izena emateko epea maiatzaren 5era arte izango da, eta eskaerak honako leku hauetan aurkeztu ahal dira: Erregistro Nagusian (Herritarrei Laguntza Bulegoan), eta Abando, Basurtu, Begoña, Deustu, Errekalde, Ibaiondo, Txurdinaga, Uribarri eta Zorrotzako udal zentroetan.

Bilboko Udalaren euskara ikasteko diru laguntzek Euskara Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP) ezarritako helburuak oinarritzat hartzen ditu, hau da, hizkuntzaren jabekuntza, erabilera eta elikadura.