Maier Taldeak "Maier esperientzia" eskainiko die Deustuko Unibertsitateko ikasleei

Martin Ugalde (ezkerrean) eta Asier Perallos
DEUSTO/MAIER
Actualizado: jueves, 20 julio 2017 12:24

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Maier Taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Ingeniaritzako ikasleei "Maier esperientzia" eskaintzeko. Akordioa Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallosek eta Maier Taldeko zuzendari nagusi Martin Ugaldek sinatu dute, bi erakundeek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Programak "onura ugari" eskainiko die parte hartzaileei, besteak beste, prestakuntza akademikoa eta Maier Taldeak hainbat tokitan dituen lantegietan praktikak egitea uztartzea. Halaber, gerora begira, ikasleen gaitasunak eta trebetasunak garatzeko balioko du. Era berean, akordioak ikasleei lan merkaturako ateak zabaldu nahi dizkie, bereziki Maier Taldeko etorkizuneko langile gisa.

Akordioa martxan jartzeak ekarriko du Deustuko Unibertsitateko eta Maierreko taldeen arteko jakintzaren transferentzia egitea, ikasleen gaitasunak eta trebetasunak garatzea, pertsona eta teknika aldetik, eta Mairren beharrizanei erantzuteko proiektu estrategikoak garatzeko aukera izatea ikasleek.

Hitzarmena Maier Taldearen talentua garatzeko ildo estrategikoen barruan dago, eta "Maier esperientzia" etorkizuneko profesionalen garapenean erakundeak egin duen konpromisoan aurrerapauso bat da. Horrenbestez, erakundearekin eta inguruko gizartearekin konprometituta dauden pertsonen garapenean lagundu nahi du, Maier erakundearen bazkide-enpresa proiektuaren oinarri diren balio kooperatiboekin bat eginik.