Maite Idirin abeslariak jasoko du Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 18:41

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak Maite Idirin (Zeberio, Bizkaia, 1943) sopranoari emango diote 2010eko Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria, musikaren inguruan duen ibilbide zabala dela eta. Ekitaldia ostiralean egingo da, 17:30etan, Baionako udalatxean, sarrera librearekin.

Bi erakundeek 2000. urtetik antolatzen dute Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Beren jarduera edo produkzioagatik Ipar Euskal Herrian euskal kultura edo zientziaren alde lan egin duten pertsonak ohoratzen ditu sariak.

Gainera, beste bi sari ere emango dira ostiraleko ekitaldian. Cendrine Lagoyeytek Euskal Kuturaren Saria jasoko du "Usages des motifs culturels dans la construction de l'image(rie) touristique. Ongi etorri, bienvenue au Pays Basque" doktoretza-tesiagatik. Era berean, ur eta baso ingeniari den Andre Peesek Euskal Kultura Sari Berezia jasoko du.