Makala musikariak doinuz beteko du Cristobal Balenciaga Museoa ostiral honetan

Fachada Del Museo Balenciaga
MUSEO BALENCIAGA
Actualizado: miércoles, 10 agosto 2011 13:06

BILBO, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Aste honetako ostiralean, abuztuaren 12an, goizaldera arte irekiko ditu ateak, berriro ere, Cristobal Balenciaga Museoak. Museoan egingo den bigarren gau-bisitaldia izango da ostiralekoa eta, besteak beste, erakusketa ikusteko, lunch batez dastatzeko eta Makalaren musikaz gozatzeko aukera izango da, Museotik bertatik jakinarazi duenez.

Makala musikaria eta produktorea da eta baita Etxekalde klubeko Dj-a ere eta Museoan egongo da irekitze ordutik, 20.30etatik aurrera. Aurrekoarekin alderatuz, gau-bisitaldi hau formalagoa izango da, bakoitza bere aldetik eta ateak itxita, jostun-sortzaile bikainaren 90 piezako museoa ikusitakoan, bisitariek BOKADOk prestatutako luncha dastatuko dute, Mikel Unzurrunzaga Schmitz musikariaren soinuaz girotuta.

Cristobal Balenciaga Museoko gau-bisitarako sarrerak 45 euro balio du eta barnean hartzen ditu erakusketa ikustea, afaria eta kontzertuak. Leku hauetan lortu ahal izango duzue horren inguruko informazio guztia: info@fbalenciaga.com emailean, Tel.: 943 004 777. Museoaren adiskideek % 10eko deskontua izango dute.