Ostiralean, Gigi Rigamonti

Manikiak euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa aztertuko dute adituek Cristobal Balenciaga Museoan

Gigi Rigamonti Getarian izango da ostiralean
Foto: CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Manikiek protagonista izaten jarraituko dute Getariako (Gipuzkoa) Cristóbal Balenciaga Museoan, euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa aztertuko baitute zenbait adituk hitzaldi-ziklo batean. Ziklotik Silvia Ventosa igaro da jada, Bartzelonako Museu Tèxtil i d'Indumentària (DHUB) delakoaren kontserbadore-burua, eta 'mannequinage' teknikari buruz aritu zen, museoko iturriek gogoratu dutenez.

   Ostiral honetan, otsailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gigi Rigamonti mintzatuko da ostiral honetako hitzaldian, mundu osorako manikiak ekoizten dituen Milango La Rosa enpresako presidentea. "From the surreal mannequins to the commercial" hitzaldian, manikiak euskarri tekniko edo figura eskultoriko izatearen artean dagoen aldea azalduko du.

   Gigi Rigamonti (Milan, 1949) eskulturarekiko interes berezia duen artista da, eta Milango La Rosa enpresako presidentea. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Paviako Unibertsitatean, eta Filosofian lizentziaduna Milango Unibertsitatean.

   Hain gai ezberdinak ikasi izanagatik, zenbait diziplina artistiko jorratu izan ditu, besteak beste, argazkilaritza, eskultura eta pintura. Nazioartean erakusgai egon dira bere lanak, adibidez, Miami-Baselen, Shangain, Ingalaterran, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Milan eta New York ditu bizileku eta lantoki.

   Zikloa amaitzeko, otsailaren 17an, Igor Uria Cristobal Balenciaga Museoko Kontserbazio eta Berritze Saileko arduradunak manikiak euskarri museografiko gisa duen funtzioa aztertuko du, otsailaren 17an.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.