Manikiei buruzko hitzaldiak izango dira Cristobal Balenciaga Museoan

Manikiak izango dira mintzagai
Foto: Cristobal Balenciaga Museoa
Actualizado: miércoles, 25 enero 2012 14:27

DONOSTIA, 25 (EUROPA PRESS)

   Getariko (Gipuzkoa) Cristobal Balenciaga Museoak manikiak egiteko tailerra jarri zuen abian joan den astean, Berenguere de Ruffinen eskutik, eta ekimen horren osagarri, manikiei buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte artearen eta modaren hainbat adituk. Zehazki, manikiekin lotutako alderdi tekniko eta artistikoak jorratuko dituzte adituek.

   Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, interesa duen orok izango du hitzaldietara bertaratzeko aukera. Ostiralero izango dira, museoan bertan, otsailaren 17ra arte, 18:00etan. Lehen hitzaldia ostiral honetan, urtarrilaren 27an, izango da, eta Silvia Ventosa Bartzelonako Museu Tèxtil i d'Indumentària (DHUB) delakoaren kontserbadore-burua 'mannequinage' delako teknikari buruz mintzatuko da.

   Otsailaren 3an, Yolanda Peralta izango da hizlari. Tenerife Espaciode las Artes (TEA) aretoko aldi baterako erakusketen kontserbadorea da Peralta, eta "El doble artificial: maniquíes en la historia del arte" hitzaldia emango du. Otsailaren 10ean, Gigi Rigamontik hitz egingo du, mundu osorako manikiak ekoizten dituen Milango La Rosa enpresako presidentea; "From the surreal mannequins to the commercial" hitzaldian, manikiak euskarri tekniko edo figura eskultoriko izatearen artean dagoen aldea azalduko du.

   Zikloa amaitzeko, Igor Uriak, Cristobal Balenciaga Museoko Kontserbazio eta Berritze Saileko arduradunak, manikiak euskarri museografiko gisa duen funtzioa aztertuko du, otsailaren 17an.