Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoak 2012an Euskal Herrian Hobekien Argitaratutako Liburuen Saria deitu du

Actualizado: lunes, 21 enero 2013 13:32

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoak, bere sorrerako

helburuak betez, 2012. urtean Euskal Herrian Hobekien Argitaratutako Liburuen Sariaren deialdia egin du. Institutuaren xedea Euskal Herriko argitalpenen kalitate tipografikoaren bilaketa eta sorkuntza estetikoa

sustatzea da, arte grafikoen hobekuntzarako adibide gisa erabili

ahal izango diren lanak nabarmenduz.

Horrela, sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, sari bana emango da ondorengo argitalpen-modalitate bakoitzeko: arte-liburuak; bibliofilia liburuak; literatura-argitalpenak; haur eta gazte liburuak; eta lan orokorrak eta dibulgazioko lanak. Sariak ohorezko izaera izango du, eta ez du zuzkidura ekonomikorik izango.

Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoak hainbat ekintza egingo ditu, emandako sariek ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezaten eta, era berean, saritutako lanen argitaratzaileek xedatutako publizitate-erabilera ere egingo du.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean inprimatutako liburuak

onartuko dira lehiaketan, eta argitaratze-data jasota egon behar da

argitalpenaren zentsuren orrian edo azken oharrean. Lanalk jasotzeko azken eguna martxoaren 31 izango da.

Artistekin eta arte grafikoen arloko adituekin eratuko da kalifikazio epaimahaia, eta bere epaia apelaezina izango da. Epaimahaiak argitalpeneko elementu guztiak erabiliko ditu baloraziorako irizpide gisa.