Manuel Lekuona 2017 sarira hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 25era arte irekita

Azken irabazlea Jean-Louis Davant izan da
EUSKO IKASKUNTZA
Actualizado: viernes, 12 mayo 2017 12:43

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Eusko Ikaskuntzak 2017. urteko Manuel Lekuona sarira hautagaiak aurkezteko epea zabalu du, eta ekainaren 25era arte irekita egongo da. Sariaren iazko edizioko irabazlea Jean-Louis Davant izan zen, euskararen eta euskal kulturaren eremuan egin duen ahaleginagatik.

Horrela, Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, hautagaitzak hiru eratara aurkez daitezke: Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren eskutik, Kontseilu Errektoreko, gutxienez, hiru kideren bitartez, eta Eusko Ikaskuntzako, gutxienez, haamar bazkideren bitartez.

Balio unibertsala, bizitzako ibilbidea, ekarpen adierazgarria euskal gizarte eta kulturari eta obraren dibulgazioa izango dira balioespen irizpideak. Saria banatu gabe ere gera daiteke, eta berdinketa izanez gero, hautagai bat baino gehiagori emateko aukera dago.

Saria erabakitzeko bi modutara emandako botoak zenbatuko dira. Alde batetik, Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez egingo da, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da. Beste alde batetik, epaimahai instituzional baten bidez ere egin daiteke, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren erakundeetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak %30, Euskal Komunitate Globala %10 eta epaimahai instituzionala %60.

LURRALDE ETA GENERO OREKA

Halaber, Eusko Ikaskuntzak bermatuko du irabazleen zerrendak Euskal Herriko lurralde errealitate ezberdinak islatuko dituela. Gainera, "emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa" duela kontuan izanik, horrela jasotzen baita Estatutuen hitzaurrean, gertatu izan den desberdintasuna konpontzeko xedez, emakumezko hautagaien aurkezpena sustatuko du Eusko Ikaskuntzak.

Irabazlek Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat jasoko du irabazleak. Gainera, saritutako pertsonaren bio-bibliografia argitaratuko da. Sari banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean, saria eman eta hurrengo urteko lehen seihilekoan.

Esan bezala, 2017ko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da. Partaidetza birtualaren bozketa uztailaren 1etik uztailaren 31a arte izango da, eta erabakia udazkenean zehar jakinaraziko da.